Armarriko koroa
Saltar navegación

Arantzako  Udala

2012ko maiatzaren 19a

ZER IKUSI

ArKITEKTURA

Aranibarko dorretxea
Andre Mariaren Zeruratze parrokia, 1567. urtera arte Baionako elizbarrutiaren menpe zegoen. Bereizten dira gotiko-errenazimendu garaiko eliza zaharra (kanpotik harriz ikusten dena) eta XVIII. mendean egindako handitzea. Dorrearen goiko zatia (erlojua eta ezkilak dauden solairua eta harriz egindakoa) XIX mendekoa da. Elizak gurutze forma du eta 3 erretaulu barroko ditu.

Arkitektura zibilean honako eraikinak ditugu:Aranibarko dorretxea, herriko eraikinik zaharrenetakoa (XV. mendekoa) eta harri sendo eta landuekin eraikia; Apezenea etxea, XVI. mende hasierako eraikina da eta fatxada harri landuekin egina du; Herriko Etxea, XVIII. mendean egina, fatxadan Bortzirietako armari zaharra du eta 4 arkupeko gorapea; 3 iturri edo antzinako labaderoak eta baserrietako auzoak eta herria lotzen dituen galtzadak. Arantza

Baserria hemengo eraikina dugu eta hiru planta ditu: behekoa, ikuilua, etxabereen gordeleku; erdikoa, sukaldea eta familiaren etxebizitza; goikoa, sabaia, negurako belarraren eta fruituen biltegi. Etxe xumea bada, ondoan bertze eraikin batzuk izaten ditu: borda eta biltegia. Ingurua ere antolatua dago: etxerako baratze txikia; ongi zaindutako belagaiak, etxabereen bazkaleku; fruitu arbolak, sagastia, eltzaurdia (intxaurra), gerezia, urra, etc.

 

Turismo Gida

Liburuxkak kolorezko 32 orrialde ditu eta herriko honako informazioa jasotzen du: urteko agenda, mapak, zerbitzuen gida, herriguneko bisita, ibilbide desberdinak udalerrian eta ibilbide tematiko bat. Paperezko gida eskatzeko Udalarekin jarri behar da harremanetan 948 63 40 05 telefonora deituz. 

Hizkuntza

AEK

Bertako jatorrizko hizkuntza euskara da eta azpieuskalkia Iparraldeko goi nafarrera.

Euskarak estatus ofiziala du Arantzan eta bertako herritarren % 99 euskal hiztuna da.

Urtero, uztailean eta abuztuan, euskara ikasteko barnetegiak antolatzen dira AEK erakundearen eskutik (www.aek.org). Matrikula egiteko deitu 607673541 mobilera. 

Arantzako Udala Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kidea da, 1995eko irailaren 8an egindako batzarrean gehiengo osoz erabaki zuelako UEMAn sartzea eta euskaraz funtzionatzea.  

UEMAren zeregina euskarari bideak zabaltzea da, udalerri euskaldunetako bizitza sozialean, AEK-ko udako barnetegiaegunerokoan, herriko sektore guztietan normaltasun osoz euskaraz burutu ahal izateko: etxean, lagunartean, kalean, administrazioan, merkataritzan, ekonomian, zerbitzuetan, etc.

Bertzalde, aipatu Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen egoitza eta bulegoa Arantzako Herriko Etxean dagoela eta Arantzako alkatea Mankomunitateko lehendakaria dela.


 


 

Gastronomia

Pabloenea jatetxea-ostatua. Egunero zerbitzatzen dira menuak eta karta, plater konbinatuak, bokatak, hanburgesak, sandwich eta pizzak. Berezitasunak: arkume errea, azpizuna, garai-garaiko platerak (lukainkak, odolkia, babarrunak, onddoak,...), enkarguz ehizarekin egindako platerak (usoa eta basurdea) eta etxeko postreak. 80 lagunentzako jangela. Erretzea baimendua. Wifi gunea.

Pabloenea jatetxea-ostatua       

Burlada jatetxea-ostatua. Zerbitzatzen dira eguneko menua eta karta (asteburuetan), plater konbinatuak eta bokatak. Berezitasunak: arkume errea, azpizuna, etxeko postreak (saltzen dira aurretik enkargatuz), ehizarekin egindako platerak (usoa, basurdea, ahate entsalada epela eta foie saltseatua oporto erara). 120 lagunentzako jangela. Erretzea baimendua. Lo egiteko oheak eta etxea eta zaldientzako tokia.

Burlada Jatetxea-Ostatua

Aterpe jatetxea-ostatua. Garaian-garaiko jakiak dastatzeko aukera. Neguan, jangelako sutondoaren ondoan, arkume errea, babarrunak eta bertako gazta eta mamia. Udazkenean, onddoak eta ehizarekin egindako platerak: usoa, orkatza, basurdea, galeperra edo biligarroa. Udan, etxeko barazki frexkoekin egindako entsaladak. Berezitasunak: onddoz betetako hostopila, onddoz betetako piperrak, idi txuletak, galeper kutixiak, sagar eta mahats-pasazko hostopila natilarekin, eta gazta eta marrubi tarta. 120 lagunentzako jangela. Erretzea baimendua. Irailean itxita. Wifi gunea.

Opila edo taloa Mendeetan zehar taloa izan da gure baserrietako oinarrizko elikagaia. Taloa artoz egindako opila da, arto-irinarekin, urarekin eta gatzarekin egindakoa. Orea egindakoan zati txikiak hartu, pilota txikiak egin eta talopalan zabaltzen ditugu. Bukatzeko, txapa beroan jarri eta erre egiten ditugu. Taloak eginak daudenean txistorrarekin, hirugiharrarekin, txokolatearekin edota gaztarekin betetzen dira. Taloa dastatzen ahal da Baserritarren Egunean eta Pabloenea jatetxean (aurretik enkargatuz).

Artoa. Ameriketatik euskal marinelen eskutik iritsi zen Uztaritzera (Lapurdi) 1523. urtean. Oso harrera ona izan zuen eta XVII. mendean artoa asko erabiliko zen nekazaritzan. Garai haietan uzta eskaseko urteak ere izaten ziren, eta gosete garaian artoa lagun ona izaten zen; horrek ere laguntzen zuen biztanle kopurua igotzen. Baina artoa ez da elikagai hutsa izan, artoaren inguruan gauza asko sortu dira euskal kulturan. Artoa tradizioa eta harremanak sortzeko bidea ere izan da. Artazuriketa festak dira horren adibide. Festa horiek artoa bildu eta zuritzeko garaia iristen zenean egiten ziren, eta baserritarrak auzolanean aritzen ziren; ondoko baserrietara joaten ziren artaburua zuritzen laguntzera. Baina aitzakia horrekin ederki aritzen ziren kontu kontari, eta ederki astintzen zituzten herriko kontuak.