Armarriko koroa
Saltar navegación

Arantzako  Udala

2012ko maiatzaren 19a

ALKATEAREN AGURRA

Arantzako Herriko EtxeaOngi etorri gure web orrialdera!

Jaime Iturria nauzue, Arantzako alkatea. Plazer haundia da neretzat herri ttiki bezain polit honetako web orria aurkeztea.

Aukera hau probextuz, herritar zein kanpotik etorriko diren bisitari guztiei ongi etorria eta eskerrak eman nahi nizkieke gure orrialdea erabiltzeagatik eta Arantzara bisitan etortzeagatik.

Web orri honetan ageri diren argazkiek ederki islatzen dute Arantzak urtaro guztietan duen edertasuna eta bertan dauden zerbitzu guztien laburpenak bisitarien laguntza izanen du helburu. Dudik gabe, bertan bizitzea luxu bat den bezala, bisitariek aukera makalak izango dituzte bertako kultura, paisai, kirol eta jatekoez gozatzeko.

Ongi etorri eta gozatu Arantzan!

Nire agurrik beroena, Arantzako alkatea, Jaime Iturria Mitxelena.