Garai batean aranaztar gehienak nekazariak eta abeltzainak ziren. Gaur egun, ordea, jende gutxi bizi da baserritik, gehienak baliabide osagarri gisa.
Abeltzaintzak nekazaritzak baino indar handiagoa du. Nabarmentzekoak dira frisona eta alpina arrazako behiak, esnetarako ardi latxak eta behorrak. Garrantzi txikiagoa dute zerriek eta hegaztiek.
Alor asko belagai bihurtu dira. Sektoreak abeltzaintzara jo du, eskualde guztian bezalaxe. Baratzeak edo alorrak lantzen dira, oraindik ere, eta han egiten diren produktuak (familiaren kontsumorako) honako hauek dira: patata, tomatea, tipulak, barazkiak, banabarrak,... Azienden kontsumorako nekazaritza ere lantzen d: artoa, arbia, belagaiak, iratzea,..
Nekazarientzako kooperatiba bat dago (Bortzak Bat 948 63 40 26).
Azaroaren 1ean ospatzen den baserritarren egunean bada aukera Arantzako baserrietako produktuak ikusteko, dastatzeko eta erosteko.
Oihangintzak garrantzia handia du herrian, udalerriaren erdia baino gehiago oihanez estalita baitago.
Industriak hartu du nekazaritzaren tokia ekonomiaren oinarri gisa. Arantzan ez dago industriarik baina herritar gehienak beste herrietako industrietan aritzen dira lanean: Lesakan, Beran,... Eskualdea gaur egun oso zigortua dago krisi ekonomikoarengatik.
Herrian zentral hidroelektriko bat dugu eta eraikuntzako enpresa txiki bat (Felix Apezetxea etxegilea, S.L. 948 63 40 41).
Arantzan badira zenbait denda bertakoen beharretarako, baina zerbitzu berezietarako ondoko herri handietara jotzen dute: Lesaka, Bera, Doneztebe, Irun,... Aipagarriak dira ostalaritzako tokiak: 3 jatetxe, aterpetxe bat eta 8 landa etxe.
Arantzako zerbitzuen zerrenda honako hau da: